Zer da Energia Komunitate bat?
Energia Komunitatea herritarrek, enpresek eta erakundeek osatutako taldea da, energia berriztagarria sortu, kudeatu eta partekatzeko. Helburua energia-eredu jasangarri bat eraikitzea da, herritik eta herriarentzat.
Zertarako sortu nahi dugu Durangoko Energia Komunitatea?
Durangon energia burujabetzarantz urratsak eman nahi ditugu, energia berriztagarria sortuz eta komunitatean banatuz. Horrek ingurumenari laguntzeaz gain, energia-kostuak murrizteko eta tokiko ekonomia indartzeko aukera emango digu.
Nork har dezake parte?
Durangoko herritar guztiek, baita bertako eragileek ere: norbanakoek, elkarteek, eskolek, enpresek eta erakundeek. Ez da ezagutza energiaren inguruko ezagutza espezifikorik behar parte hartzeko, denon artean ikasiko dugu. Energia etorkizuneko erronka handietako bat da, eta guztion artean landu behar dugu.
Parte hartzeak zer esan nahi du?
Prozesu honetan parte hartzeko ez da diru ekarpenik egin behar. Energia Komunitatea sortzeko lehenengo urratsak ematera goaz: Zelako komunitatea nahi dugu? Zeintzuk izango dira komunitatearen lehentasunak? Behin prozesu hau amaituta, orduan etorriko litzateke kooperatiba sortzeko erabakia.
Prozesu hau noiz eta non egingo da?
Energia Komunitatea sortzeko 4 bilera eta ondorio-egun bat antolatu ditugu, Apirilaren 2an hasi eta Ekainera arte. Bilera bakoitza Durangoko ikastetxe ezberdin batean egingo dugu eta komunitatea osatzeko funtsezko gaiak landuko ditugu. Xehetasunak gure webgunean aurkituko dituzu.
Zertan lagunduko digu Goienerrek?
Goiener energia-kooperatiba da, eta esperientzia handia du Energia Komunitateak sortzen. Gure bidelagun izango da prozesu honetan, aholku teknikoak eta juridikoak emanez.
Beste herri batzuetan horrelako komunitateak badaude?
Bai, Euskal Herrian gero eta Energia Komunitate gehiago daude. Adibidez, Elorrion eta Otxandion dagoeneko badituzte funtzionatzen ari diren energia komunitateak. Abadiñon eta Zaldibarren sortzen dabiltza orain.
Nola har dezaket parte?
Oso erraza da! Zatoz bileretara, informatu, parte hartu saioetan eta zure ekarpena egin. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. durangokoenergiakomunitatea@gmail.com. Energia eredua eraldatzera goaz!