
Energia Trantsiziorako Durangoko herritar taldea gara.
Klima larrialdia izaten ari den ondorioez kontziente gara, eta hau sortu duen eredu energetikoan aldaketa eman behar dela uste dugu. Egoeraz jabeturik, Durangoko hainbat herritar biltzen hasi ginen 2024ko otsailean.
Ordutik hainbat bilera egin ditugu, inguruko herrietako dinamikak ezagutu ditugu, eragile eta erakundeekin batu gara eta Durangon Energia Komunitatea sortzeko prozesua martxan jartzea erabaki dugu.