Abenduaren 11an, arratsaldeko 18:30ean San Agustin kultur Gunean aurkeztuko dugu Durangoko Energia Komunitatea.
Prozesu luzea burutu ostean, gainontzeko lagun eta herritarren aurrean aurkeztuko dugu proiektua. Orain arte egindako bidea, hartutako erabakiak eta ditugun erronkak azalduko ditugu.
Urte bete eman dugu ikasten, eztabaidatzen eta proiektuari forma ematen, eta orain durangar guztiei dei egiten diegu proiektuan parte hartzera.
Durangoko energia eredua aldatzera goaz. Bazatoz?

