Egilea: komunitatea
-

Egin bazkide!
Sortzear gauden Durangoko Energia Komunitatearen elkarteko bazkide izan nahi duzu? Bazkidetza egiteko, bete azpiko formulario, eta ondoren diru ekarpena egin hurrengo kontu korrontera. Transferentziaren kontzeptuan zure izen-abizenak jarri! (IBAN): ES65 3035 0014 6501 4010 8372. 50€-ko diru ekarpena egin behar da bazkidetza osatzeko.
-

San Agustineko aurkezpena
San Agustineko ekitaldiko irudiak eta erabili genuen aurkezpena. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!
-

Energia Komunitatearen aurkezpena!
Abenduaren 11an, arratsaldeko 18:30ean San Agustin kultur Gunean aurkeztuko dugu Durangoko Energia Komunitatea. Prozesu luzea burutu ostean, gainontzeko lagun eta herritarren aurrean aurkeztuko dugu proiektua. Orain arte egindako bidea, hartutako erabakiak eta ditugun erronkak azalduko ditugu. Urte bete eman dugu ikasten, eztabaidatzen eta proiektuari forma ematen, eta orain durangar guztiei dei egiten diegu proiektuan parte…
-

#4 Ondorioen saioa
Piztu Durango dinamikaren azken saioa ospatu genuen Kurutziaga Ikastolan. Bertan, aurreko saioetan ikasitakoak eta hartutako erabakiak zerrendatu genituen, eta aurrera begirako erronkak pentsatu.
-

Elkarrizketa Durangon-en
Jatorrizko elkarrizketa: https://www.durangon.com/helburua-da-durangok-energia-komunitate-bat-izatea-urrirako/ Piztu Durango herritar egitasmoak energia berriztagarrien komunitatea sortzea du xede. Apiriletik formakuntza-saioak egiten aritu dira, Goiener kooperatibaren laguntzarekin, Durangoko Energia Komunitatea modu egokian eratzeko, eta hilaren 11n azken bilera izango dute, erabaki guztien laburpena eta ondorioak aztertzeko. Komunitatea herritarrek, enpresek eta erakundeek osatutako taldea da, energia berriztagarria sortu, kudeatu eta partekatzeko. Helburua…
-

Durango irratian elkarrizketa
‘Piztu Durango’ izenarekin komunitate energetiko bat sortzeko lanean dabilen herritar taldeak azken hilabeteetan antolatu dituen saioen azkenengoa gauzatuko du Kurutziaga ikastolan, ekainaren 11n, arratsaldeko sei eta erdietan. Egindakoa azaldu eta aurrera pausoak zehazteko balioko du hitzordua. Talde eragileko Liher Gonzalezekin izandako elkarrizketa duzue jarraian entzungai.
-

#3 Hirugarren saioaren laburpena: Lan-taldeak
Piztu Durango! dinamikako hirugarren saioan Energia Komunitateko egituraketaren inguruan ibili ginen. Hauek dira Energia Komunitate batean egon ohi diren lan-taldeak: Lan talde hauek aztertu ostean saioan talde txikietan batu gara Durangon lan talde bakoitzak aurrera eraman ahalko lituzkeen jarduerak proposatzen hasteko. Proiektuen lan taldea Lan talde honetan parte hartzeko ez da inongo jakintza teknikorik behar.…
-

#2 Bigarren saioaren laburpena: Autokontsumo partekatua
Apirilaren 29an PIZTU Durango dinamikaren 2. saioa egin genuen, San Antonio ikastetxean. 30 bat lagun batu ginen autkontsumo partekatuaren gaia lantzeko. Saioa 2 zatitan banatu zen: Autokontsumoari buruzko formakuntza Formakuntzaren lehen zatian, Goienerren eskutik, autokontsumoari buruzko oinarrizko alderdi tekniko eta ekonomikoak landu genituen. Energia Komunitateek ohikoa dute autokontsumo partekatuko instalazioak garatzea. Horien bidez, sortutako energia…
-

#1 Lehenengo saioaren laburpena: Energia Komunitateak
Apirilaren 2an, Durangoko Energia Komunitatea martxan jartzeko lehen saioa egin genuen Maristak Ikastetxean. Giro atsegin eta parte-hartzailean, hasiera eman genion herritarrekin batera eraikiko dugun prozesu honi. Elkar ezagutzeko dinamika Lehen ariketa gisa, parte-hartzaileok elkar ezagutu eta motibazioak partekatu genituen: batzuk trantsizio energetikoaren aldeko interesagatik hurbildu ziren, beste batzuk energia aurrezteko aukeragatik edo ingurumenarekiko kezkarengatik. Talde…
-

Piztu Durango: Energia komunitatea sortzeko prozesua
Apirilaren 2an hasiera emango diogu Energia Komunitatea sortzeko prozesuari. Animatu prozesuan parte hartzera, guztion artean lortuko dugu energai eredua eraldatzea!
